XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1.3.4. Baina Elsa Scheelenen hutsik larrienak, beharbada, estruktura-mailan aurkitzen dira.

Badirudi egilearen asmoa emakume baten gora-beherez eta pertsonalitateaz aritzea zela.

Hori ematen digute aditzera, besteak beste, obraren izenburuak berak eta eskaintzak.

Baina nobelan ez daude gauzak hain argi, zeren, Jose Azurmendik ikusi zuen bezala, Elsa Scheelen'en bi nobelaren aurrean gaude.

Lehendabizikoak Elsa du protagonistatzat.

Bigarrenak, hemezortzigarren kapituluaren inguruan hasten dena, Pierre Meunier apaiza.

Nobelaren lehen partea Elsaz ari da eta mundu narratua Elsaren bitartez ematen du narradoreak aditzera.

Jokaera hau oso gutitan baztertzen du: 21. orrialdearen bukaeran narradorea Lucen baitan sartzen da honen gogoetak zuzenki aditzera emateko.

Orobat gertatzen da 72.ean De Rijke medikuarekin.

Baina horrelakoak salbuespenak dira: beste pertsonaiak gehienetan Elsaren bitartez ikusten dira.

Horrela, adibidez, Elsaren ama: .

Nobela, Elsa eta haren senar Lucen arteko harremanak Elsaren aldetik adieraziz hasten da.